Sutea izan da Trintxerpeko etxebizitza batean
Goizaldean izan da sutea, Ulia etorbideko 14. zenbakiko logela batean. Bertan zeuden emakumea eta haren hiru seme-alabak onik atera dira.
Ezustekoa izan da gaur goizaldean Trintxerpeko Ulia etorbideko 14. zenbakian. Udaleko iturrien arabera, 5:00ak inguruan sute bat piztu da, etxebizitza honen logela batean. Zorionez, sutea gela horretara mugatu da, eta ez da zabaldu. Bertan zeuden ama eta haren hiru seme-alabak onik atera dira etxetik, euren kabuz, azkar, udaleko iturrien arabera. Ez dute erredurarik, baina lauak artatu behar izan dituzte, kea arnasteagatik. Suhiltzaileek berehala itzali dute sutea.
Senide baten etxean pasa dute gaua lauek. Gizarte Zerbitzuak jakinaren gainean daude eta haiekin harremanetan jarriko dira. Udalak ez du aurreikusten bestelako interbentziorik bertan, suteak ez baitu eraginik izan egituran, eta laster itzultzeko aukera izango dute egoiliarrek.