Xabier Lete omentzen duen 'Hesia urraturik' ikuskizuna, hilaren 14an
Joxan Goikoetxearen zuzendaritzapean, musikari eta koristak igoko dira Landetxeko oholtzara. Sarrerak salgai daude jada.
Hilaren 14an —datorren asteko igandean—, ikuskizun berezi batekin beteko dute Landetxe: Xabier Lete omentzen duen Hesia urraturik-ekin.
Sarrera gutxi batzuk geratzen dira udalaren sarreren webgunean, 8 euroren truke. Joxan Goikoetxeak sortu zuen Hesia urraturik, Xabier Leteren heriotzaren hamargarren urteurrenerako.
Oratorio sinfoniko-korala da, haren testu eta melodia bilduma berreraikitzen duen alegoria. Hamahiru ataletan zatituta dago, eta Leteren barne kezkak eta pasioa, fedea, etsipena, maitasuna, elkartasuna, adiskidetzea eta babesa moduko zalantza existentzialak islatzen ditu.
Letek 80 urte beteko lituzke aurten, eta horren harira agertokira eramango dute obra, ganbera formatuan.
Partaideak
- Joxan Goikoetxea (zuzendaritza musikala).
- Landarbaso Abesbatza (zuzendaria: Iñaki Tolaretxipi).
- Klara Mendizabal (sopranoa).
- Beñat Egiarte (tenorra).
- Joxan Goikoetxea (akordeoia).
- Mikel Ibañez (biolina).
- Jon Larraz (biolontxeloa).
- Igor Arostegi (perkusioa).
- Gorka Catediano (perkusioa).
- Klara Mendizabal (sopranoa).
- Beñat Egiarte (tenorra).