'Sultanaren ametsa' ipuin feminista, Landetxeko pantailan
Animaziozko filmaren emanaldia antolatu du udalak hilaren 11rako. Sarrerak salgai daude udalaren webgunean.
Zinema emanaldia antolatu du Oiartzungo Udalak hilaren 11rako (datorren osteguna). Sultanaren ametsa filma emango dute Landetxeko auditorioan, 19:30ean hasita.
Sarrerak salgai daude udalaren sarreren webgunean, hiru euroren truke.
Animaziozko filma da Sultanaren ametsa. Pasa den urteko Donostiako Zinemaldian eman zuten filma, eta Euskal Zinemaren Irizar Saria jaso zuen.
1905ean Bengalan idatzitako zientzia-fikziozko ipuin feminista batek inspiratuta, Inesek bidaia bat hasiko du Indian barrena, Ladyland izeneko lurraldean zehar.
Isabel Herguera donostiarrak zuzendutako filma da, eta Gianmarco Serrarekin batera idatzi zuen gidoia. Irutxuloko Hitzak elkarrizketa egin zion zuzendariari, saria irabazi berritan.
Fitxa teknikoa
- Titulua: Sultanaren ametsa.
- Iraupena: 86 min.
- Generoa: Drama, animazioa, fantasia eta feminismoa.
- Zuzendaria: Isabel Herguera.
- Gidoilaria: Isabel Herguera eta Gianmarco Serra.
- Musika: Moushumi Bhowmick eta Tajdar Junaid.
- Argazkiak: Eduardo Elosegi.
- Ekoizlea: Sultana Film, El Gatoverde Producciones, Abano Producions, Uniko, Fabian & Fred GMBH, Fabian & Fred.