Antxoko lehen Korrika Batzordea, hilaren 16an
Korrika prestatzeko lehen bilkura Txirrita AEK euskaltegiaren egoitzan egingo dute, hilaren 16ko (asteartea) 17:45ean.
Jakina da martxoaren 14tik 24ra arteko epean egingo dela 23. Korrika, Herria harro lelopean. AEK-k antolatzen duen euskararen eta euskaltegien aldeko lasterketa ibiltari erraldoia Irunen hasiko da. Hamar egunez eta hamaika egunez Euskal Herri osoan zehar 2.500 kilometroko bidea egingo du Korrikak. Horri begira, prestaketa lanekin hasiko dira Antxon.
Prestaketa horiei ekiteko gunea Korrika Batzordea da. Lehen bilera irekirako data ezarri dute: hilaren 16rako (asteartea) luzatu dute batzartzeko deia, 17:45ean, Txirrita AEKn bertan.
“Harro gaude gure hizkuntzaz, harro gaude dugunaz eta garenaz; harrotu gaitezen horretan guztiaz”, esan dute AEK-ko kideek.