Presazko bilera eskatu dio Aizpea Otaegi alkateak Gotzone Sagarduiri Iztietako anbulatorioaren zerbitzuak okerrera egin duela eta.
Urtarrila eta martxoa artean arte eszenikoen programazio zabala eskainiko du udalak Niessen Kulturgunean eta Lekuona Fabrikan.
Grafiti egile sanpedrotarraren lanen alde botoa eman dezakete herritarrek, hala erabakiko baita munduko ederrena.
Plastikozko bolatxoen harira, itsas kutsadurari aurre egiteko beharrezkoak diren neurri eta bitartekoak antolatzen dira.
'Artxibo biluzia konferentzia performatiboa' taularatuko dute Usurbilen, hango udalak emandako beka bati esker sortutakoa.
Leteren bizitzari eta obrari buruzko bi bideo-elkarrizketa ikusgai izango dira asteburuan, udaletxean. Igandean, eskulturaren inaugurazioa eta oratorioa.
Egun hauetako hotzekin eta izotzekin bidean gatza botako dutela iragarri du udalak, behar denean. Herritarrek Gaetxen izango dute eskuragarri.
Hilaren 23ra arte eman daiteke izena auzoko 'kuestaziyua'-n parte hartzeko. Hurrengo egunean egingo dute ardurak banatzeko bilera.
Korrika prestatzeko lehen bilkura Txirrita AEK euskaltegiaren egoitzan egingo dute, hilaren 16ko (asteartea) 17:45ean.