Bozkatzeko epea bukatuta, munduko ehun pareta mural onenen artean hamargarren postua lortu du Nextor Otañok Trintxerpen egindakoak.
Otsaila hastearekin batera bukatu zen Street Art Cities mundu mailako plataformaren lehiaketan bozkatzeko epea. Azken asteotan seigarren postuaren bueltan egon ondoren, hamargarren sailkatu da Nextor Otañoren Trintxerpeko murala.
Beste hitz batzuetan esanda, 2022ko mundu mailako hamargarren muralik onena da —zaleek bozkaturikoaren arabera, betiere— Ziritza etxearen fatxadan dagoena. Otañok berak HITZAk berriki egindako elkarrizketa batean onartu zuen haren gustukoena dela, eta horregatik erabaki zuela hura lehiaketara aurkeztea.
Elkarrizketa hori esteka honetan klik eginda irakur daiteke.