Izotzaren kontrako gatza eskuragarri dagoela gogorarazi du udalak

Egun hauetako hotzekin eta izotzekin bidean gatza botako dutela iragarri du udalak, behar denean. Herritarrek Gaetxen izango dute eskuragarri.

Negua gorritu den egunotan, Oiartzungo Udalak bandoa publikatu du, egun hauetako izotz eta hotzen harira.

Bi neurriren berri eman du. Alde batetik, jakinarazi du gatza botako duela beharra den tokietan.

Bestetik, oiartzuarrentzako eskuragarri jarri du gatza. Gaetxen eskura daiteke, beraien etxe edo baserri inguruetan bota behar izanez gero.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.