Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Pasaiako barruti guztietan, biztanleria gora

Urtebetean 97 biztanle irabazi ditu Antxok, 76 Trintxerpek, 23 Donibanek eta hamabi San Pedrok. Pasaiako biztanleria 16.744 pertsonakoa da.

Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2024/01/09

2023ko abenduaren 31ko udal erroldan jasotako datuen arabera, Pasaiak 16.744 biztanle ditu, duela urtebete baino 208 gehiago (16.536 zituen 2022ko azken egunean). Biztanleriaren igoera orokor horrek barruti guztietan izan du islada, Antxon eta Trintxerpen batez ere.

  • Trintxerpe: egun 6.084 biztanle ditu (Azkuene kaleko Donostiako zatiko herritarrak ez daude kopuru horretan), duela urtebete baino 76 gehiago. 2000. urtean, adibidez, 5.950ekoa zen bertako biztanleria.
  • Antxo: egun 5.442 biztanle ditu (Eskalantegi kaleko Donostiako zatiko herritarrak ez daude kopuru horretan), duela urtebete baino 97 gehiago. 2000. urtean, adibidez, 4.415 zituen.
  • San Pedro: egun 3.001 biztanle ditu, duela urtebete baino 12 gehiago. 2000. urtean, adibidez, 2.730 zituen.
  • Donibane: egun 2.217 biztanle ditu, duela urtebete baino 23 gehiago. 2000. urtean, adibidez, 2.327 zituen.

Beraz, 2000. urtearekin alderatzen bada, hiru barrutitan hazi da pasaitarren kopurua: Antxok, 1.027 gehiago ditu; San Pedrok, 271; eta Trintxerpek, 134. Donibanen, ostera, 133 pertsonatan jaitsi da han bizi direnen kopurua 2000tik.

Atzera jotzen bada, Pasaiak biztanle gehien izan zituen urtea 1975a izan zen, 22.501ekin. 1980an 20.606 zituen, 1990an 19.146, 2000. urtean 15.422, eta 2010.ean 16.040.

Gipuzkoan, biztanle gehien dituzten herrien zerrendan hamaikagarren da Pasaia. Aurretik, biztanleen kopuruaren arabera, honako herriak ditu: Donostia (188.743), Irun (62.920), Errenteria-Orereta (39.231), Eibar (27.237), Zarautz (23.153), Arrasate (21.867), Hernani (20.527), Tolosa (20.065), Lasarte-Oria (19.133) eta Hondarribia (16.887).

Zahartzen
Zahartzen ari da Pasaia. Hala diote datuek. Egun, udalerrian bizi direnen batez besteko adina, emakumeen kasuan 46,8 urtekoa da, eta gizonenean 44,5ekoa (emakumeen bizi itxaropena handiagoa dela aintzat hartu behar da). 2007an, berriz, emakumeen batez besteko adina 44,8koa zen, eta 40,9koa gizonena.

2023ko abenduaren 31ko zenbakien arabera, barrutirik ‘gazteena’ Antxo da: emakumeen adinaren batez bestekoa 46 urtekoa da, eta 43,7koa gizonena. Barruti ‘zaharrenak’, berriz, Trintxerpe eta Donibane dira: emakumeen eta gizonen adinaren media egiten bada, 46,1ekoa da bi kasuetan. San Pedron, batez besteko orokor hori 45,85 urtekoa da (46,9 emakumeak, 44,8 gizonak).

Datu horiek guztiak eta beste asko Pasaiako Udalaren webgunean daude jasota. Hara joan xehetasunen bila.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.