Familia Gunea eta ludoteketan izena emateko epea zabaldu dute

Hilaren 31 arte eman dezakete izena interesdunek bi programetan.

Markola ikastetxean kokatuta dagoen ludoteka.

Familia Gunean eta ludoteketan izena emateko epea zabalduko du udalak astelehenean. Familia Gunea 0-6 urte arteko haur eta haien familiei begirako programa da; ludotekak, berriz, 6-12 urte arteko haurrei zuzenduta daude. Hilaren 31n bukatuko da epea.

Izen ematea  online egin behar da. Familia Gunearen kasuan, Zu! Arreta zerbitzuan ere eman ahalko dute izena, astelehenetan 07:30etik 14:00etara, astearte eta ostegunetan 07:30etik 19:00etara, eta asteazken eta ostiraletan 07:30etik 15:00etara.

Informazio guztia eta ordaintzeko modua gazteriaren web orrian kontsulta daiteke

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.