Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

[Erreportajea] Pasaiako Zinema Txikia, egitasmo handia

Urteko lehen emanaldia jasoko du bihar arratsaldean Donibaneko Juanba Berasategi aretoak. Saio guztietan bezala, doako motora zerbitzua izango dute haur eta guraso pasaitarrek.

Joan den urteko emanaldi batean ateratako irudia da honakoa.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/01/12

Pasaiako haur eta gurasoak adi egon daitezela, bueltan baita Zinema Txikia. Urteko lehen emanaldia egingo dute bihar Donibaneko Juanba Berasategi aretoan. Tom eta Jerry filma proiektatuko dute (17:30ean), noski, euskara hutsean. Antolatzaileak ziur dira, saio guztietan bezalaxe, lepo beteko dela aretoa. Hortaz, gonbidapenak azkar batean hartzeko eskatu die lau barrutietako bizilagunei antolatzaile lanetan dabilen Iñigo Ortega Martinez antxotarrak.

Orain dela sei urte abiatutako egitasmoa da, eta jada errotutakoa dela erakutsi dute pasaitarrek. «Nire bi seme-alabek ez dute ulertzen Zinema Txikirik gabeko ikasturte bat. Galdu ezin duten hitzordua da. Askok egitaraua hozkailuan dute zintzilik», esan du harro, Ortegak. Zinema Txikia, handia da beraz.

Ortegak atzera bota du begirada, eta hastapenak gogoratu ditu. «Gazte batzuk hasi ziren antolatzen. Gogoan zuten txikiak zirenean horrelako zerbait zutela herrian, eta hori berreskuratzeko asmoarekin hasi ziren lanean». Gazte talde horretara batu ziren gurasoak berehala, euskarazko aisialdian «hutsune» bat ikusi baitzuten haiek ere. «Euskarazko ikus-entzunezkoen eskaintza urria da. Eskaintza publiko bat egin nahi izan dugu urte hauetan, betiere irizpide berbera izanda: euskaraz izatea eta bertako ekoizpenak lehenestea». Formula horrek sekulako arrakasta izan duela aitortu du, pozik. «Ez dugu Zinema Txikia Warner batean bilakatu nahi. Ez da ohiko zinema areto bat, eta ez ditugu kultura eta kontsumoa elkartu nahi», erantsi du.

Emanaldia Donibanen izan arren, gainerako barrutietako bizilagunek ez dute hitzordua galtzeko aitzakiarik. Izan ere, doako motora zerbitzu berezia eskaintzen diete Antxo, Trintxerpe eta San Pedroko herritarrei. «Trintxerpeko pantalanean biltzen gara 17:00etan, elkarrekin Donibanera joateko. Giro euskaldun batean aritzen gara. Oso giro polita eta magikoa sortzen da. Desberdina baita herria itsasotik ikustea. Badia benetan elkartzen gaituen plaza dela sentitzen dugu emanaldira joatean eta itzultzean, eta ederra da hori».

Motorarako zein emanaldirako txartelak atari honetan eskura daitezke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.