Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

IMPaCT Medikuntza Prediktiboko programan parte hartuko dute pasaitarrek

Eskala handiko proiektu honetan parte hartu nahi duten lau barrutietako biztanleei mediku azterketa sakonak egingo dizkiete 5 urtean behin, datu base handi bat osatzeko. Lezoarrek ere parte hartuko dute.

Eskuinetik ezkerrera, Xabier Sanz, Rafa Rotaetxe, Teo Alberro eta Itziar Bergara, gaurko agerraldian.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Lezo,Pasaia
2024/01/12

Datozen egun eta asteetan pasaitarrek dei bat jaso dezakete, IMPaCT kohorteak garatutako Medikuntza Prebentiboko programa aurkeztu eta honetan parte hartzera gonbidatuz. 16-79 urte bitarteko pasaitarrekin jarriko dira harremanetan, azterlan sakon baten parte hartu nahi ote duten galdetuz. Izan ere, ikerketa honen nodo bat izango da Pasaia datozen urteetan, lau barrutietako biztanleak proiektu honen protagonistak izango dira, Lezo, Bidebieta eta Altzako zenbait herritarrekin batera.

Eskala handiko ikerketa izango da badiara ekarri dutena, kohorte honek datozen 20 urteetan Espainiako Estatuko 200.000 lagunen jarraipena egingo baitu, horien artean pasaitar askorena. Batetik, biztanlerian eragina duten gaixotasun nagusiei buruzko informazio zehatzagoa jasotzeko baliatuko dute ikerlana, eta bestetik, gaixotasun horiek zein lotura izan dezaketen ikertzeko ere probestuko dute, besteak beste, “ingurumen faktoreekin, faktore sozioekonomikoekin, bizimoduekin eta faktore biologiko edo psikologikoekin”, zehaztu du Teo Alberro alkateak, proiektua aurkezteko udaletxean eskaini duten agerraldian. Harekin batera izan dira Itziar Bergara Mitxelena familia medikua eta Biogipuzkoako zuzendari zientifikoa eta IMPaCT proiektuko ikertzailea, Rafa Rotaetxe del Campo familia medikua eta Gipuzkoako IMPaCT Nodoaren egungo ikertzaile nagusia, eta Xabier Sanz Cascante erizaina eta San Pedroko osasun zentroko Lehen Arretako unitate burua. 

Baina, zertan datza ikerketa? Honetan parte hartuko duten pasaitarrek “xehetasun handiko osasun azterketak” jasoko dituztela azaldu du alkateak. Test kognitiboak, azterketa fisiko eta funtzional sakon bat, elektrokardiograma bat edo ekokardiograma bat egingo dizkiete. Boluntario bakoitzari azterketa bat egingo diote, 5 urtean behin. Horrez gain, osasun egoeraren gaineko galdetegi bat ere beteko dute, eta lagin biologikoak hartuko dizkiete. Ondoren, kasu bakoitzaren jarraipen zehatza egingo dute, telefono bidez. Bildutako datu guztiak datu base kliniko edo estatistikoetan eskuragarri dagoenarekin osatuko da.

Azterlanak egiteko San Pedroko osasun zentroko bosgarren solairua egokitu dute, gunea prest da jada. Joan den abenduaren 11n hasi ziren lehen azterlanekin, eta hasierako parte hartzea “oso ona” izaten ari dela aitortu du Sanzek, eta “harrituta” daudela erantzunarekin: “Erantzun tasak beste erkidego batzuetan ikusitakoak baino handiagoak izaten ari dira, nahiz eta azterlanaren hasiera Gabonetan hasi den”. Esku artean dituzten datuei erreparatuta, abenduaren 11tik, 34 bat paziente artatu dituzte.

Bergarak nabarmendu nahi izan du azterlan hau “Espainian tamaina handieneko kohorteen proiektua” dela. “Udalaren zeregina funtsezkoa da Pasaiako herritarren parte hartzea lortzeko, eta ziur gaude, beste batzuetan bezala, pasaitarrek eskuzabaltasunez erantzungo diotela egiten diegun deari”, adierazi du.

Urtean ia 300 pasaitar
Hautaketa prozesua “ausazkoa” dela azaldu du Rotaetxek, eta “biztanleria datuekiko proportzionala”. Urteko 800 boluntarioren datuak jasotzea aurreikusi dutela gaineratu du. “Pasaiako parte hartzaileen urteko banaketa 160 boluntariokoa izango da San Pedro eta Trintxerpe artean, 104koa Antxon eta 32koa Donibanen. Altzako 296, Lezoko 96 eta Bidebietako 112 gehituta, urtean 800 horien helburua lortuko dugu”, esan du gaurko agerraldian. Beraz, Pasaian, urtean 296 pertsona inguru behar dituzte.

Gaurko agerraldia bukatzeko, alkateak pasaitarrak proiektuan parte hartzera gonbidatu ditu: “Aipatu dugun bezala, paziente bakoitzak bere osasn egoerari buruzko txosten sakon bat jasoko du. Hortaz, onurak ere jasoko dituzte boluntarioek. Baina, batez ere, IMPaCT proiektuan parte hartzeak ezagutza medikuaren eta ikerketaren alorrean ekarpen handia egingo du, gure etorkizuneko belaunaldian osasun arreta hobetzeko aukera emango baitie profesionalei”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.