Hezkuntza, kultur eta kirol arloetako diru laguntzak onartu ditu Pasaiako Udalak
Hezkuntza arlora 70.000 euro bideratuko dituzte; kultur elkarteentzako 22.563 euroko lerroa zabaldu dute; eta kirol elkarteentzako 50.000 eurokoa.
Iragan abenduaren 28ko udalbatzarrean adostutako akordioei esker udalak zenbait diru lerro abiatuko ditu. Diru laguntza lerro horien artean, irabazi asmorik gabeko kirol elkarteentzako diru laguntzak, hezkuntza arlokoak eta kulturakoak onartu zituzten urte bukaeran. Honi esker, honako gastuak onartu dituzte:
- Pasaiako irabazi asmorik gabeko kirol elkarteentzako 50.000 euroko diru laguntza. Onuradunen zerrenda eta bakoitzak jasoko duen kopurua lotura honetan kontsulta daiteke. Honi lotuta, emakumeen kirola sustatzen duten elkarteentzako 3.500 euro bideratuko dituzte (Pasai Donibane Koxtape AEk 2.188,81 euro jasoko ditu eta Donibane Eskubaloiak 1.311,19 euro).
- Hezkuntza arloko laguntzei dagokionez, 70.000 euro bideratuko dituzte (IPI Karmengo Amarentzat 43.817,10 euro, Karmengotarrak GErentzat 5.667,98 euro eta Pasaia Lezo Lizeoarentzat 20.514,93 euro).
- Kultura arloko laguntzetara, orotara, 22.563,69 euro bideratuko dituzte. Hemen zerrenda osorik kontsulta daiteke.