Pentsiodunak plazan elkartuko dira astelehen eguerdian
Pentsiodunen aldarrikapen nagusietako bat da 1.080 euroko gutxiengo pentsioa ezartzea. Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deialdia egin du astelehen eguerdirako (hilak 15). Euskal Herriko plazetan elkartuko dira. Helburu batekin: euren borrokaren hasieraren seigarren urteurrena ospatzea.
Oiartzungo plaza nagusian 12:00etan jarri dute zita. Mokadu eta trago batekin ospatuko dute borrokaldiaren hasiera, orain arte lortutakoaren alde topa egiteko, baina baita ere lortzeko geratzen zaienaren bila doazela adierazteko.
