El Watan elkarteak janari bilketa egingo du datorren asteburuan
Hilaren 19an eta 20an sahararren kanpalekuetarako produktuak jasoko dituzte Oiartzungo Alcampo supermerkatuaren atarian.
Saharako errefuxiatuen kanpalekuetarako produktuak jasotzeko kanpaina martxan da. Oiartzungo El Watan elkarteak bat egingo du horrekin, eta iragarri du janari eta produktu bilketa egingo duela.
Mamut merkatalguneko Alcampo hipermerkatuaren sarreran egongo dira El Watan elkartekoak, hilaren 19an eta 20an (ostirala eta larunbata).
Ohikoa da eman daitezkeenen zerrenda: pasta, lekaleak, arroza, kontserbak, konpresak…
Liburuxkak banatuko dituztela iragarri dute, informazioarekin.