Gezi Beltzak idazketa kreatibo tailerrean izena eman daiteke
Ehuntze espazioan idazketa tailerrak, lau saioarekin. Oier Guillanek gidatuko ditu, eta Olatz Gorrotxategik ere parte hartuko du.
Ehuntze sormen espazioan Gezi Beltzak idazketa kreatibo tailerra eskainiko dute, hirugarren aldiz. Urtarrileko azkeneko ostiralean izango da lehenengo saioa —hilak 26—, eta otsailaren 3an, 9an eta 17an izango dira gainontzekoak (behean zehaztuta daude ordutegiak).
Oier Guillanek gidatuko ditu saioak, eta saio osagarri bat izango da, Olatz Gorrotxategiren eskutik. Sorkuntza dokumentaziotik abiatuta izango da Gorrotxategiren saioaren izena.
Matrikulak 60 euroko prezioa izango duela jakinarazi dute. Izena emateko epea zabalik dago, eta azkeneko eguna hilaren 23a —asteartearekin— izango da. Horretarako, e-posta bidez jarri beharko da harremanetan.
Saio guztiak Ehuntze sormen espazioan izango dira.
Egutegia
- Hilak 26, ostirala: 18:00etatik 20:30era.
- Otsailak 3, larunbata: 09:30etik 13:30era.
- Otsailak 9, ostirala: 18:00etatik 20:30era.
- Otsailak 17, larunbata: 09:30etik 13:30era.