Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Palestinaren aldeko oihu isila margotu dute Landetxen

Herritar talde batek sustatu eta burututa, Gazako sarraskia salatzen duen murala egin dute. Nola gorpuztu den azaldu dute.

palestina murala oiartzun Igandean hamarnaka lagun elkartu ziren muralaren parean.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/01/13

Mundua aztoratzen ari da Palestinan azken hiru hilabeteetan gertatzen ari denarekin. Oiartzunen, orain, Landetxe eraikin berriko pareta batean islatu dute bertako egoera salatzen duen oihu isila.

Herritar talde baten ekimenez sortu zen ekintza hori egiteko ideia. Hainbat gairekin dute kezka, eta horietako bat da Palestinako egoerarena. «Bultzada» bat eman nahi zioten Palestinako gaiari, eta han «sionismoa» egiten ari den «sarraskia» salatu.

«Landetxek eman digun agertoki berri hori aprobetxatu nahi genuen; libre zegoen horma hori jantzi nahi genuen, eta —modu horretan— elkartasun keinu bat egitea Oiartzunen bertan, eta jendearen arreta erakarriz, kontzientziazioa piztea».

Udane Ansa artistak diseinatu zuen irudia, eta herritar talde horretako kideak aritu dira hura margotzen. «Gernika koadroaren elementu batzuk sartu zituen, eta eraikinaren geometriarekin zerikusia duten irudiak sortu ditu, kontsekuente izateko, marra zuzenekin eta abar», adierazi dute taldeko kideek.

Murala osatuta, pasa den igandean inauguratu zuten, ekitaldi batekin. Dozenaka lagun hurbildu ziren Landetxeko txokora, Yon Oñatibia kalera ematen duen ertzera. Asier Bergaretxeren bertso batzuekin hasi zuten ekitaldia, murala sustatu duen taldeko kide batek iniziatibaren nondik norakoak azaldu aurretik.

Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak taldearen ordezkari batek hartu zuen hitza segidan, Palestinaren egoeraren berri emateko. Gainera, Israelekin zerikusia duten produktuei boikot egitera deitu zuen. Produktu horietako batzuk bota zituzten sutara gero.

Igandeko ekitaldia bukatzeko, Martxa baten lehen notak kantatu zuten. Abestiaren letrarekin batera, Israelekin harremana duten produktuen zerrenda pasatu zuten, baita hainbat pegatina banatu ere. Palestinaren aldeko aldarriak lau haizetara oihukatu ondoren, talde argazkia atera zuten muralaren aurrean.

Igandeko ekitaldian 200 bat lagun elkartu ziren. «Aurrez antolatu ditugun ekitaldietara —beste gai batzuetakoa— jendea hurbildu izan da, baina oraingoan askoz gehiago. Ikusi dugu kezka dagoela, eta jendeak beso zabalik hartu duela ekintza bat egin beharra», jakinarazi dute.

Herritarrek eurek hormairudia gustuko izan dutela adierazi dute. Gainera, izan duen kostuari aurre egiteko ekarpen ekonomikoa egin dute oiartzuarrek. «Igandeko ekitaldian bertan egindako ekarpenekin, margoak, garabia eta gainontzekoak erabiltzeagatik ordaindu genuen kopuruaren erdia estaliko dugu».

Hainbat gai esku artean
2024a hasi berri denean, murala sustatu duen herritar taldeak Palestinaren gaia landu du, eta, zantzu guztien arabera, kezka horrekin jarraitu beharko dute. Badute zerbait esku artean, zehaztu gabekoa.

Herritar talde horrek hainbat esparru landu nahi ditu. «Beste gai batzuekin hitzaldiak antolatzea badugu buruan. Igandekoa agitazio eta propaganda ekintza izan zen batez ere, baina gure asmoa da herrian eztabaidagune bat sortzea. Oraingoz, Palestinako egoera salatzen duen oihu isila islatu dute Landetxen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.