EPLEko pilotarientzat bi garaipen eta porrot bat
Tabernak eta Chiapusok Lehen Mailako Eskuz Binakako finala jokatuko dute datorren ostiralean.
Epleko pilotarien bi garaipen eta porrot bat Euskal Kluben Ligako lehen jardunaldian. ERskuz binakako partida Amezketan jokatu zuten errenteriarrek, Etxezarreta eta Arangurenek, eta 19-22 irabazi zuten. Maila ona erakutsi zuten Eple-koek.
Taldekako erreminta modalitatean berriz, Yorel eta Rubenen garaipena Larruzko Paletan 35-25 Donostiako Atano III. pilotalekuan; Eiheramendik eta Abelek berriz, porrota, Pala Motzean. Tanteo orokorra, baina, Eple-ren aldekoa, 69-65.
Hurrengo partiden berri eman du errenteriako Pilotaren Lagunen Elkarteak. Trinkete finala ostiralean jokatuko dute Tabernak eta Chiapusok 19:00etan hasita, Irurako Trinkete Jaialdiaren bigarren partidan. Lehen Mailako Eskuz Binakako finala izango dute jokoan. sasoi onean dira errenteriarrak baina leiha gogorra izango dela aurreikus daiteke.
Euskal Ligan datorren igandean (hilak 21) Donostiako Atano III. pilotalekuan Eple-ko talde guztiek jokatuko dute. 10:15ean hasita paletan eta pala motzean ariko dira errenteriakoak Gasteizko Adurtza klubaren aurka, eta jarraian Etxezarreta eta Arangurenek Tolosaren aurka jokatuko dute eskuz binakan. Klubeko puntako pilotariak ikusteko aukera paregabea izango da.