2024/1/15

maestro que prometió

Zinema emanaldia antolatu dute, datorren ostegunerako

'El maestro que prometió el mar' filma proiektatuko dute hilaren 18an, Landetxen. Sarrerak salgai daude.

lete eskultura inaugurazioa

Xabier Lete omendu dute jaioterrian, hainbat ekitaldirekin

Diziplina anitzetan aritu zen sortzaileak 80 urte beteko lituzke aurten. Leteren omenezko eskultura inauguratu dute, besteak beste.

Ania Hernandez eta Jon Ander Olazabal garaile Mitxintxolan

Atzoko jokatu zen Itsas Mendi elkartearen Mitxintxolako Igoeraren hamahirugarren ekitaldia. 62 korrikalarik bukatu zuten proba.

Hibaikak irabazi du Gizon Gazteen kategorian batel txapelketaren lehen estropada

Eroso irabazi zuten errenteriarrek, bigarren ontziari zazpi segundoko aldea aterata. Infantiletan eta promesetan garaipenik ez zuten eskuratu, baina oso txukun aritu ziren Zarautzek antolatutako estropadan.

Batelen ligako lehenean, lau garaipen Pasaiara

San Juanek hiru lehen postu lortu zituen Orion egindako estropadan, eta San Pedrok bat. Ohorezko beste postu asko bere egin zituzten arrosek eta moreek.

Azeri bila hasi da Ereintza

Inauteriak otsailaren 8tik 13ra izango dira; Ereintzak Azeri dantzan parte hartzera deitu ditu herritarrak.

Bizikidetza hobetzeko gakoak Antonio Chamorroren eskutik

Hilaren 24an, asteazkena, emango du hitzaldia gizarte hezitzaile eta pedagogoak Reina aretoan, 18:00etan hasita.

Bueltan da Igandeak Dantzan iniziatiba

Hilabete honetan hasi eta maiatzera arte izango dute adinekoek dantzarekin gozatzeko aukera.

EPLEko pilotarientzat bi garaipen eta porrot bat

Tabernak eta Chiapusok Lehen Mailako Eskuz Binakako finala jokatuko dute datorren ostiralean.

Asteburuko garaipena, pizgarri Ereintzako emakumeentzat

Zilarrezko mailan ari denetik lehen garaipena lortu du Ereintzako emakumeen taldeak. Larunbateko garaipena bultzada da, beraz, taldearentzat.

Pasaitarrek dantzan jarriko dute Santiago plaza hilaren 27an

Hurrengo larunbatean itzuliko dira muxikoen dantza saioak Donibanera. Eguerdian abiatuko dute ohiko saio kaletarra.

oiarpe

Unax Landa, finalera Elgoibarko San Anton txapelketan

Apezetxea goizuetarrarekin batera jokatzen ari den txapelketako finalera iritsi da Oiarpekoa. Bederatzi partida eskuratu dituzte, 25etik.

oiartzungo kirol taldeen emaitzak 2024-01-15

Areto futboleko taldeak lidergoa indartu du, bigarrena garaituta

Orain bakarrik dira sailkapenaren buruan. Emakumeen futbol talde nagusiak berdindu egin du, baita gizonenak ere.

Olatzarrek ezin izan du apustua irabazi

Lezoko Olatzar Eraikuntzak-en izenean Iñaki Urrutia eta Ignazio Telleriak idi apustua jokatu zuten larunbatean Iñaki Oliedenen idien kontra. Lezoko idiek galdu egin zuten.

Ihintza Elustondo / Urola Kostako Hitza

Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak (2024-01-12)

Lau barrutietako talde nagusiek asteburuan jokatu dituzten partiden emaitza guztiak, hemen.

Gehiago