Batelen ligako lehenean, lau garaipen Pasaiara

San Juanek hiru lehen postu lortu zituen Orion egindako estropadan, eta San Pedrok bat. Ohorezko beste postu asko bere egin zituzten arrosek eta moreek.

Larunbatean jokatu zen Orioko uretan Zarautz Arraun Elkarteak antolatutako Gipuzkoako Batel Ligako lehen estropada. Jokoan izan ziren zortzi estropadetatik erdietan pasaitarrak garaile: San Juan-Koxtape nesken promesetan nahiz gizonen eta emakumeen seniorretan, eta San Pedro gizonen promesetan. Ohorezko beste postu asko ere lortu zituzten arrosek eta moreek (beheko zerrendan xehetasunak).

Gipuzkoako Batel Ligako lehen estropadaren sailkapen osoa ikusteko, klik egin hemen (PDF artxiboa jaitsiko da).

Ondokoak dira, kategoriaz kategoria, pasaitarren emaitzak:

  • Mutilen Haur Maila: Orio irabazle, eta San Pedro hirugarren.
  • Nesken Haur Maila: Tolosaldea A irabazle, eta San Pedro A bigarren, eta San Pedro B hamaikagarren.
  • Mutilen Promesa Maila: San Pedro A irabazle, San Juan A laugarren, San Juan B bosgarren, eta San Juan C hamahirugarren.
  • Nesken Promesa Maila: San Juan A irabazle, San Pedro A bigarren, San Juan B laugarren, San Pedro C hamabosgarren, eta San Pedro B hamaseigarren.
  • Mutilen Gazte Maila: Hibaika irabazle,  San Juan hirugarren, San Pedro A bosgarren, eta San Pedro B seigarren.
  • Nesken Gazte Maila: Tolosaldea A irabazle, eta San Juan A hirugarren.
  • Senior gizonak: San Juan A irabazle, San Pedro bigarren, San Juan B laugarren, eta San Juan C bosgarren.
  • Senior emakumeak: San Juan irabazle.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.