Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Xabier Lete omendu dute jaioterrian, hainbat ekitaldirekin

Diziplina anitzetan aritu zen sortzaileak 80 urte beteko lituzke aurten. Leteren omenezko eskultura inauguratu dute, besteak beste.

lete eskultura inaugurazioa Arantza Lete, Iosune Cousillas, Joana Mendiburu eta Eneko Salaberria, atzoko ekitaldian.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/01/15

Apirilaren 5ean beteko 80 urte Xabier Lete diziplina anitzeko sortzaile eta artista jaio zela. Horren harira, bere jaioterrian, Oiartzunen, ekitaldi batzuk egin dituzte pasa den asteburuan. Lete omentzea eta haren lanari aitortza egitea izan da helburua.

Ostiral, larunbat eta igandean udaletxetik pasa ahal izan da, Lete ardatz duten bi bideo-elkarrizketa ikusteko. Batean Arantza Lete arrebak hitz egiten zuen haren bizitzari buruz, eta bestean, Joxe NAgel Irigaraik hizpide zuen bere obra.

Ekitaldi nagusia atzo —igandea— izan zen. Joxan Goikoetxeak Leteren heriotzaren hamargarren urteurrenerako sortutako Hesia urraturik oratorio sinfoniko-koralak Landetxeko eserleku guztiak bete zituen.

Eskulturaren inaugurazioa

Ikuskizunaren aurretik, Lete eskulturaren inaugurazio ekitaldia egin zuten. Duela hilabete batzuk jarri zuten, eta orain inauguratu dute, urteurren biribilean.

Bertan izan ziren Arantza Lete Xabierren arreba, Joana Mendiburu alkatea, Iosune Cousillas Kultura zinegotzi ohia eta Eneko Salaberria, eskulturaren egilea.

Mendiburuk adierazi zuenean, atzoko eguna baliatu nahi izan zuten eskultura ezagutarazteko. “Ondo dakizue hementxe bertan zegoela Xabier Leteren sortetxea, bere sendiaren baserria. Gustatuko litzaiguke eskultura hau izatea oiartzuar poeta handiarekiko herri honek duen miresmenaren adierazle”, adierazi zuen.

Alkateak Cousillas eta Salaberriari eskerrak eman zizkien, oiartzuarrentzat zein bertako udalarentzat  erreferentziala den artistaren obra errealitate bihurtzeko egindako lanagatik. Horrela, Leteren hitzak erabili zituen. “Letek sinesten zuen hauts bihurtuko zela, hartuko zuen lur horretatik landare berriak sortuko zirela, landareetatik zuhaitzak eta zuhaitzetatik loreak, loreetatik fruituak eta fruituetatik gizonak eta abereak bazkatuko zirela. Edan dugu eta edango oraino Xabier Letek utzitako ondaretik. Eta biziko dugu berriz gure oroitzapenetan eta bere abestietan. Eta itzularaziko dugu bere sortetxera, Oiartzungo kulturaren etxera”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Gipuzkoa, Euskal Herria

Orioko Udalak eskatu dio Jaurlaritzari «lehenbailehen» konpontzeko ‘Gure Gaskuña’ itsasontziaren egoera

Ekonomia, Gipuzkoa

Emakumeak gero eta leku gehiago hartzen ari dira Gipuzkoako enpresetako ardura postuetan, motel bada ere

Gipuzkoa, Ekonomia

Legazpiko Bellotako langile guztiei ezarri diete aldi baterako erregulazioa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.