Urteko lehen ipuin kontaketa saioa, Lur Kortarekin
Datorren ostegunean, hilak 18, izango da emanaldia, Manuel Lekuona bibliotekan. 2 eta 3 urte dituzten haurrei zuzenduta dago saioa.
Datorren ostegunean, hilak 18, urteko lehenengo ipuin-kontaketa saioa egingo dute Manuel Lakeuona bibliotekan. Irakurzaletasuna sustatzeko asmoz antolatzen dituzte saio horiek.
Lur Kortak kontatuko ditu ipuinak. Kasu honetan, 2 eta 3 urte dituzten haurrei zuzenduta egongo dira. Ohi bezala, 17:00etan hasiko da emanaldia.
Antolatzaileek nabarmendu dutenez, puntual iritsi behar da saiora.