Antton Valverdek jasoko du Sabino Arana Saria
Valverdek hilaren 28an jasoko du saria. Beste hainbat saridun egongo dira, lau guztira. Valverderen ibilbidea saritu nahi dute.
Hilaren 28an, datorren asteko igandean, Sabino Arana Fundazioak bere urteroko sariak banatuko ditu. Gaur jakinarazi dute nortzuk izango diren sarituak. Tartean dago Antton Valverde musikagilea.
“Sari horren bidez, gizartearen alde egindako lanagatik edo hobetze-nahiak gidatutako bizitza meritudunagatik barmendu diren pertsonak edo erakundeak aintzatesten dira”, jakinarazi du fundazioak.
Ez da saritu bakarra izango. Beste hainbat elkarte edota norbanakok ere jasoko dute aitortza, hileko azkeneko igandean Bilboko Euskalduna jauregian egingo duten ekitaldian. Honakoak izango dira: Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa (emakumezkoen txirrindularitza taldea), Armando Llanos ikertzaile eta arkeologo gasteiztarra, Euskal Artzainak Ameriketan (EAA) elkartea eta Javier Clemente futbol entrenatzailea.
Pasa den abenduan HITZAk elkarrizketa publikatu zuen Valverderekin, Oarsoarrak saria jaso behar zuelako.