Ugaldetxoko auzo lokalaren balantzea egingo dute
Hilaren 22an, astelehenarekin, elkartuko dira batzar irekian, orain artekoak errepasatu eta 2024ko kudeaketa plana aurkezteko.
Ugaldetxoko auzo lokala 2021eko irailean ireki zuten, Isastiko etxadi berrian, eta orain artekoaren balantzea egiteko batzar irekia egingo dute datorren astelehenean, hilak 22. Bilera 18:00etan hasiko da dela jakinarazi dute.
Hiru gaiko zerrenda aztertuko dute astelehenean. Alde batetik, orain arteko erabileraren balantzea egingo dute, ireki zutenetik. Bestetik, 2024ko kudeaketa azalduko dute, eta norberak lekarkeena izango da azkena.