‘Zaintza eta etika feminista’ hitzaldia, hilaren 22an
Olatz Retegi Rekalde antropologoa gonbidatu du Killirikupek, astelehenerako. "Bizitzak erdigunean" jartzen jarraitu nahi dute.
Killirikupek bere ikasturteko ekitaldiekin jarraituko du datorren astelehenean, hilak 22. Emakumeak ahalduntzeko Oiartzungo eskolak hitzaldia antolatu du. Udaletxeko pleno aretoan jarri dute zita, 18:30ean. Ordu eta erdiko solasaldia aurreikusi dute.
Olatz Retegi Rekalde antropologoa gonbidatu dute ahalduntze eskolakoek. Zaintza eta etika feminista izeneko hitzaldia emango du. Ekitaldi horrekin, Killirikuperen “bizitza erdigunean jartzen” jarraitu nahi du.