Zartaginak eta mailuak prest dituzte trintxerpetarrek
Hilaren 28an (igandea da) egingo dute kaldereroen desfilea. Ordukoa prestatzeko entseguak egingo dituzte datozen egunetan.
Hilaren 28an (igandea da) Hungariako Kaldereroen desfileak Trintxerpeko kale eta plazak hartuko ditu. Aurtengo konpartsan parte hartu nahi dutenei dei egin berri die Trintxerpeko Illunbe Musika Bandak.
Datozen egunetan entseguak egingo dituztela aurreratu dute. Haurrek hilaren 19an (ostirala da) eta 24an (asteazkena da) izango dute hitzordua (18:45ean), Trintxepeko alkatetzaren etxabean. Zartagina eta mailua eramateko deia egin diete haurren gurasoei.
Helduek, berriz, hilaren 24an egingo dute entsegua (asteazkena da), leku berean, 19:45etik 20:30era.
Hilaren 28an, 11:30ean bilduko dira konpartsako kideak, 12:00etan desfileari ekiteko.