Altzateko lan istripua

Altzateko lan istripua salatzeko elkarretaratzera deitu dute

Astelehenean egingo dute protesta Altamirako biribilgunean, 11:30ean.

Lan istripua izan da gaur goizean Altzaten. Langile bat hil da.

Gaur goizean Altzate eremuan izandako lan istripua salatzeko elkarretaratzera deitu dute hainbat sindikatuk. Egiten ari diren etxebizitza eraikin batean lanean ari zela, laugarren pisutik erori eta hil egin da behargina. Prekarietateak hiltzen duela salatzeko eta harekin zein lan istripuekin bukatzeko eskatzeko deitu dute sindikatuek elkarretaratzera.

Oraindik ere lan istripuaren gainekoak ikertzen ari dira.

LAB sindikatuko Oarso Bidasoko Idazkari Aratz Altzagak HITZAri jakinarazi dionez, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek deitu dute protestara. Elkarretaratzea astelehenean egingo dute, hilak 22, 11:30ean.

Gaur goizeko lan istripuan hil den langilearen zazpi dira urte hasieratik beharrean ari zirela hil diren langileak.

Erlazionatutako edukiaLangile bat hil da Altzateko lanetan
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.