Itsas hondakin bilketa egingo dute Alabortzan
Hilaren 28an (igandea da) jarri du hitzordua Mater-ek. Bi ordu inguruko iraupena izango du bilketa herrikoiak.
Hilaren 28an (igandea da) Alabortza auzolanean garbitzera deitu du Mater Ontzi Museo Ekoaktiboak. Itsas hondakin bilketa herrikoia egingo dute pasaitarrek. 11:00etan jarri dute hitzordua, eta bi orduz luzatuko dituzte garbiketa lanak.
Lau barrutietako bizilagunak “zientzia, ingurumenaren babesa eta natura” uztartzen dituen ekintza honetan parte hartzera deitu ditu Mater-ek: “Itsasoko zaborrak jaso, sailkatu eta emaitzak partekatuko ditugu arazoari aurre egiteko”.
