Urteko lehen odol ematea, asteartean
Trintxerpe eta San Pedroko Odol Emaileen taldeak jakinarazi du egoitza berri batean egingo dituztela odol emateak aurrerantzean.
Datorren asteartean (hilak 23) odola ematera deitu dituzte Trintxerpe eta San Pedroko bizilagunak. Urteko lehen odol ematea egingo dute, baina ez ohiko lekuan. Izan ere, egoitza berri batean egingo dituzte erauzketak aurrerantzean, Trintxerpen dagoen Goyeneche Fundazioaren Garagune lokalean egingo dituztela jakinarazi dute Trintxerpe eta San Pedroko Odol Emaileen taldekoek. Arrandegi kaleko 7. zenbakian aurki daiteke lokala.
17:00etan hasiko dute asteartekoa.
Informazio gehiago jasotzeko 656 78 72 70 telefono zenbakira hots egin daiteke.