Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura
Mendi Urruzuno, argazkilaria

«Txikitatik datorkit itsasoarekiko pasioa, kresala daukat odolean»

2014tik, ‘San Juan’ baleontzia eraikitzen hasi zirenetik, proiektuaren fase guztiak jasotzen aritu da argazkilari errenteriarra. Milaka eta milaka argazki horietako batzuk, ederrenak, Albaolan ikus daitezke.

Urruzuno, ‘San Juan’ baleontziaren barruko aldean.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Errenteria-Orereta,Pasaia
2024/01/19

Urte luzeko ibilbidea duzu itsasoko argazkigintzan Albaolarekin. Nola hasi zen elkarlana?
Zoro hauek ezagutu nituela eta Albaolaren unibertsoan sartu nintzela ja 20 urte badira. Orain dela 20 urte Oreretako artisau azokan egurrezko barkutxo batzuk egiten zituen emakume batekin egin nuen topo, Erme Pedroso, egungo gerentea dena. Ontzi horiek uretara ateratzeko asmoa kontatu zidan, eta ipuinetako istorio horietako bat iruditu zitzaidan, amets bat, berehala egi bihurtu zena. Handik bi hilabetera Irlandari bira ematen ari nintzen Albaolakoekin, horrela hasi zen abenturatxo hau.

Azken abentura honetan ere, hasieratik igo zara barkura.
Bai, ez nuen inolako zalantzarik izan. Berehala maitemindu nintzen proiektuarekin. Maitemindu nintzen egurrarekin, itsasoarekin… Odoletik datorkit itsasoarekiko pasio hori, kresala pixka bat daukat odolean. Aita arrantzalea zen eta hortik datorkit maitasun hau. Mendirik gabe ere ezingo nintzateke bizi, baina itsasorik gabe, ezinezko.

10 urteko lana izan da. Argazki kopurua, beraz, kontaezina izango da.
Milaka eta milaka argazki atera ditut. Dokumentatzea ez da lan erraza izan, ez delako orden zehatz bat duen prozesu bat. Dauden arotzen arabera, dagoen egurraren arabera, dakizkigun gauzen arabera eta ditugun datuen arabera, dena aldatzen doa. Ontzi honen eraikuntza ikasketa prozesu bat ere bada, horretarako sortu zen, garrantzi hori dauka eraikuntza honek. Eraikitzen joan garen moduan ikasten ere aritu gara.

Beraz, erronka izan da?
Bai, erronka izan da. Orain naiz horren kontziente, bukaera aldera. Prozesuaren jarraipen zintzo bat egitea ez da erraza. Pieza asko daude, elementu asko. Ontzi hau mundu bat da. Horrelako prozesu luze bati argazkiak ateratzeak dokumentazio lan handia eskatzen du. Argazki guztiak nire begitik ateratakoak dira, baina ez dago sormenerako hainbesteko tarterik. Eskuekin, egurrarekin, erreminta zaharrekin… Hauekin irudi ederrak atera daitezke, baina beste modu batera jaso behar izan dut dena, faseka. Hasierako argazkiak ikusten aritu naiz egunotan, eta ai ama! Orduz geroztik izan duen aldaketa! Ikaragarria izan da proiektuan parte hartu ahal izatea, umetxo hau hazten ikusi baitut. Orain, pieza bakoitza ikustean une hori gogoratzen dut, argazki hori. Eta horrek aukera eman dit proiektuaren parte sentitzeko. Ohorea izan da niretzako, luxua. Eta orain ia bukatuta ikustea ikaragarria da, sentsazio oso berezia dut. Sotoan sartzen naizenean ez dakit oso ongi ontzi baten barruan nagoen ala bale baten sabelean! Eta ontzi hau itsasoan ikusten duguneko unea sekulakoa izango da. Oraindik ez dugu aurkitu hitzik sentituko duguna azaltzeko.

Artxibategi erraldoi hori sortzea ere, ez da lan erraza izango.
Lanik handiena artxibategi hori kudeatzea da, ordu pila bat sartzen ari naiz horretan, ez da txantxa! [barrez]. Baleontziaren artxiboa erraldoia da, baina gainerako proiektuei ateratako argazkiak ere asko dira. Denetik egin dut Albaolan. Baleontziaz gain, gauza mordoa egiten da hemen. Ondarea berreskuratu eta ezagutarazteko sekulako lana egiten du Albaolak. Urte luzez itsasoari ez zaio duen garrantzia eman, eta Albaolak bai, hori egin du, lehen egunetik berretsi dut.

 

Itsasoratzeko ia-ia prest da ‘San Juan’ baleontzia, «azken fasean» dago egitasmoa

Aurten 10 urte beteko dira San Juan baleontziaren lehen egur zatia jarri zutenetik. Albaolatik pasatzen direnek jada atzeman dezakete bukatzear dela XVI. mendeko ontziaren erreplika. Itsas faktoriako komunikazio zuzendari Enara Novillok aitortu du «azken fasean» dagoela proiektua, «oso gutxi» falta zaiola bukatzeko, baina ezin dutela data zehatzik jarri oraindik. Hori bai, laster itsasoratzeko prest izango dela ziurtatu du. «Orain dela 10 urte jendeak ontzia nolakoa izango zen imajinatu nahi zuen. Maketa bat egin genuen orduan, baina jada ez da beharrezkoa. Ia bukatuta dago, eta orain, barrukoa ikustera gonbidatu nahiko nituzke herritarrak, azkeneko aukerak izango dira, betiko itsasoratu aurretik».

Erlazionatutako edukiaSan Juan baleontziaren eraikuntza prozesua kameraren bidez jaso du Mendi Urruzunok
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.