Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia
Altzateko Lan Istripua

Lan heriotzen atzean "patronalaren inpunitatea" dagoela salatu dute

Ahoan bilorik gabe esan du Inko Iriarte LABeko ordezkariak, istripu eta heriotza horien atzean "patronalaren inpunitatea" dagoela: "Europan araudi bat jarri zuten abian duela hiru hamarkada, eta patronalak, sinpleki, ez du betetzen".

Altzateko lan heriotza salatzeko LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiruk deitutako elkarretaratzea.
Ikerne Zarate
Errenteria-Orereta
2024/01/22

Behargin bat hil zen ostegunean Altzaten izandako lan istripuan. Elkarretaratzea egin dute lan heriotza hori—urtea hasi denetik Euskal Herrian izan den bederatzigarrena—salatzeko eta lan istripuekin bukatzeko indarrean den araudia betearaztea exijitzeko. LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek deitu dute elkarretaratzera eta Altzate eremurako sarreran egin dute protesta bertara bildutakoek. Ostegunean deitu zuten elkarretaratzera.

Latza. Hitz hori erabili du Inko Iriarte San Vicente LAB sindikatuko Lan Osasuneko Idazkariak egindako adierazpenetan. Izan ere, urtea hasi berria denean, hemeretzi egunean, bederatzi behargin hil dira Euskal Herrian lan istripuetan. Azken hamarkadetan joera hori orokorra dela salatu du Iriartek, batez ere 2008ko krisitik hona, “ordutik heriotza tasaren gorakada nabarmena da”. Ahoan bilorik gabe esan du istripu eta heriotza horien atzean “patronalaren inpunitatea” dagoela: “izan ere, bada araudi bat Europan, hiru hamarkada da abian jarri zutela, eta patronalak, sinpleki, ez du betetzen. Inpunitate horren atzean badago nolabait ere arrazoi bat: Urkullu eta Txibiteren gobernuek ere ez dituztela bitartekoak jartzen araudi hori betearazteko”.

Eskaera zehatza, eta urgentziazkoa egin dute sindikatuek, “exijitzen dugu gobernuek har ditzatela neurriak patronalari inplementatuarazteko legezkoak diren arau horiek, lan osasuneko araudi eta neurri prebentibo guzti horiek. Hori ematen ez den bitartean jarraituko dugu langileak, gure kideak lurperatzen”. Hausnarketarako galdera ere bota du Iriartek, “urteko lehen hemeretzi egun hauetan bederatzi langile hil  beharrean, bederatzi enpresari hil izan balira, zein jarrera hartuko lukete gobernu horiek? Salatu egin behar dugu, behin eta berriz, eta argi izan langile klasearen elkartasunak eramango gaituela beste parametro batzuetara”. Aterabidea LABekoaren aburuz, antolaketa, “langileok antolatu egin behar gara enpresetan eta bazter guztietan”.

Neurri prebentiboak betetzea, hil ala bizikoa

Ostegunean Altzate eremuko lanetan izandako lan istripuaren harira arratsalde horretan bertan LAB sindikatuak zabaldu zuen oharrean, lan istripu hilgarri gehien ematen diren sektoreen artean jarri zuen eraikuntzarena. Horri azpimarra jarri dio gaurko elkarretaratzean Iriartek: “Basogintza da marka guztiak hausten dituen sektorea langile tasa oso txikia duelako eta hilkortasun izugarria ematen delako; eraikuntza, batez ere altueretako erorketengatik da bigarrena. Nabarmendu behar da gainera, aurten, urtea hasi denetik altueretako erorketengatik bi langile hil direla jada; lehena Arriben—Nafarroa— eta bigarrena, Oreretan. Aste honetan bertan Iruñean beste bi langile larri zauritu dira altueretako erorketengatik”.

Altzateko lan heriotza salatzeko LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiruk deitutako elkarretaratzea.

Istripu mota horrek neurri prebentibo oso ezagunak dituela adierazi du Iriartek, “gremioetan barneratuta dituztenak. Neurri prebentibo horiek betearazten ez direlako gertatzen dira istripu hauek. Ikertzen diren istripu hauetan guztietan argi gelditzen da ez direla neurriak betetzen, eta hori da patronalak ez diolako bere ardura horri erantzuten. Emaitza, langileok jarraitzen dugula gure kideak lurperatzen”.

Lan egiteko baldintzekin eta arauak betetzearekin estu lotuta behar luke Laneko Ikuskaritzak. Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzak zaindu behar du bete egiten direla  Gizarte Segurantzaren arauak, bai eta lana, enplegua eta lan arriskuen prebentzioa ere, beste egiteko batzuekin batera. Laneko Ikuskaritzaren gainean galdetuta, argi mintzatu da LABeko ordezkaria. Datuak “bortitzak” direla esan du. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan Iñigo Urkullu lehendakariak eta Idoia Mendiaren sailak du eskumena, baita Osalan ere. Azken hori aholkularitza entitatea dela esan du Iriartek, betearazteko eskumenik ez duena; baina Lan Ikuskaritzak baduela betearazteko eskumena.

Gogor salatu du ikuskari gutxi daudela, eta ikuskari horientzako agindu politikoak ere “oso malguak” direla. Adibide gisa, 2021eko datuetara jo du Lan Osasuneko LABeko idazkariak, trafiko eta lan istripuak aurrez aurre jarrita: “Trafiko istripuetan eta lan istripuetan 42 lagun hil ziren 2021ean Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, gaixotasun profesionalak aparte utzita. Administrazioak bi istripu mota hauekiko hartzen duen jarrera oso ezberdina da. Trafikoan, soilik Ertzaintzak 293.000 isun proposatu zituen; Lan Ikuskaritzak 700 eskas. Intzidentzia izugarria duten bi arazo sozial handi hauen aurrean, administrazioak oso jarrera ezberdinak hartzen ditu; batean, punitiboak eta koertzitiboak  gizarteari zuzenduta, eta bestean, enpresaria denean estutu behar dena, libre uzten zaio. Oso adierazgarria da. Jakin badakit ezin direla bi gaiak gordinean alderatu, baina argi uzten dute erabaki politiko baten aurrean zein jarrera hartzen diren patronala estutu behar denean edo gizartea”.

ELAk ere, elkarretaratzea

ELA sindikatuak ere elkarretaratzea egin du gaur goizean Altzate eremu aurrean lan istripua eta beharginaren heriotza salatzeko. 11:00etan egin du sindikatu horrek elkarretaratzea Hiltzera kondenatzen gaituzue. Jaurlaritza konplizea. Enpresarien inpunitateari Stop lelopean.

Osteguneko lan istripua eta heriotza salatzeko elkarretaratzea gaur Altzate ondoan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.