Pedreñako jaitsieran iritsi da arrosen lehena
Traineruen denboraldia prestatzeko lehen estropadan sanjuandarrek hiru segundoko aldea atera diote bigarren izan den etxeko traineruari.
Goizegi da ondorio handi-handiak ateratzeko, baina garaipenak beti dira ongietorriak. San Juanen A trainerua, KAE1 Ligan ariko denak, Pedreñako jaitsiera irabazi zuen larunbatean 25.09ko denborarekin. Etxeko trainerua bigarrena izan zen 3 segundora, eta arrosen bigarren ontzia zazpigarren, Hondarribia Bren atzetik (behean emaitzen koadro osoa).
Urtarrila izanik, eta ezohiko distantziarekin gainera, (6.450 metrokoa izan zen jaitsiera, gizonen estropadak ohikoan 5.556koak direnean), ezin esan garbi gaur-gaurkoz Erreka ontzia KAE1eko goi-goiaren izango denik. Baina larunbatekoak bezalako garaipenek neguko lana egoki doala adierazteko balio dute, eta beraz, horrela jarraitzeko grina berresten dute. Joseba Fernandez entrenatzailearen lehen estropada izan zen larunbatekoa, beraz, lehenean irabazi.

