Gatz tailerra Familia Jolasean programaren barruan
Larunbatean izango da tailer hori, Joxepa Antoni Aranberri anitzenean, 16:30etik 18:30era.
Gatz tailerra egingo dute larunbatean. Gatz tailerra antolatu dute Familia Jolasean perogramaren barruan larunbaterako—hilak 27—. Saioa Lau Haizetararen egoitzan, Joxepa Antoni Aranberri anitzenean egingo dute 16:30etik 18:30era. Izena emateko epea, ostegunean—hilak 25— bukatuko da goizeko hamarretan. Tailerrean parte hartu nahi duten familiek izena eman behar dute aurretik. Horretarako egin klik hemen.
Familian Jolasean programaren bidez familian euskara erabiltzea sustatzen du udalak, aisialdiko jardueren bidez. Ostiraletan Agustinak auzoan egiten diren jarduerez gain, ikasturtean zehar hilean larunbat batean ekintzak eta tailerrak antolatzen dituzte herrian programaren barruan.
