2024/1/23

Pasaiako kirolari onenek saria izango dute aurten ere

Aurtengo Kirol Galarako hautagaitzak aurkeztu daitezke jada, otsailaren 2a izango da horretarako azken eguna. Egunik zehaztu ez badute ere, otsailean izango da sari banaketa.

baga biga liga

'Olinpiadak' Parisen... eta Oiartzunen

Biyurrieneak 'Baga, Biga, Liga' txapelketa antolatu du. Otsaila eta ekaina bitartean, hilero proba bana egingo dituzte, dominen bila.

Heldu dela ihoteetako egitaraua!

Heldu dela ihoteetako egitaraua!

Urteko lehen festa nagusiak ospatuko dituzte hurrengo asteburuan. Egitarauaren berri eman dute; osagaiak urterokoak izango dira.

%9,4koa da Pasaiako langabezia tasa

784 pertsona daude lanik gabe Pasaian, 446 emakume eta 338 gizon. 2022ko azken egunean 819 ziren langabeak, %9,8ko tasarekin.

Lezoko Aiton Bordak batzarrera deitu ditu bazkideak

Otsailaren 10ean bost hizketagai izango dituzte herriko erretiratuen elkartekoek. Herrikide zerbitzua martxan dela oroitarazi dute.

Lapurreta bat eragotzi dute antxotarrek

Lapurreta saiakera atzoko (astelehena) 18:30ak inguruan izan zen, Antxoko estanko batean. Gaur utzi dute epailearen esku ustezko lapurra.

cinco lobitos

'Cinco lobitos' filma, ostegunean Landetxen

Alauda Ruiz de Azuaren filma proiektatuko dute datorren ostegunean. Sarrerak eskura daitezke online.

Errenteriako lehenengo Indoor Duatloia, otsailaren 3an

Lasterketa eta bizikleta estatikoa txandakatu beharko dituzte parte hartzaileek, 3,2 kilometroko lasterketa eginda, 8 kilometro egin beharko dituzte bizikleta estatikoan, eta bukatzeko, 1,6 kilometroko lasterketa.

Peru izango dute hizpide Jabetze Eskolaren urteko lehen saioan

Urteko lehen saioa egingo dute hilaren 31n (asteazkena da). Maria A. Quispek gidatuko du ordukoa.

Oarsoaldeak Ingurumen Kudeaketako ikastaro bat abiatuko du langabeentzat

Ikasketa horiek otsailean hasiko dira, Oiartzunen. 420 orduko ikasketa teorikoa izango du goizetan, 09:00etatik 14:00etara, eta 80 orduko praktikaldia enpresan. Ikastaroa bukatuta, lanbide gaitasuna frogatzen duen ziurtagiria jasoko da.

Haurrak euskarazko bideo jokoetara gerturatzeko saioak egingo dituzte Pasaian

Game Erauntsia elkarteak lau saio antolatu ditu datozen asteetarako. LH 5 eta 6 eta DBH 1 eta 2ko ikasleek parte hartuko dute.

Gatz tailerra Familia Jolasean programaren barruan

Larunbatean izango da tailer hori, Joxepa Antoni Aranberri anitzenean, 16:30etik 18:30era.

Euskal dantza tradizionalen emanaldia, larunbatean

Ereintza Dantza taldeak eta Herri Arte Eskolak egingo dute emanaldia.

Ostegunean, urteko lehen udalbatzarra Lezon

Zazpi puntu landuko dituzte herriko hamahiru zinegotziek 19:00etan hasiko den plenoan. EH Bilduren mozio bat dago, tren zerbitzuari buruzkoa.

Gehiago