Haurrak euskarazko bideo jokoetara gerturatzeko saioak egingo dituzte Pasaian

Game Erauntsia elkarteak lau saio antolatu ditu datozen asteetarako. LH 5 eta 6 eta DBH 1 eta 2ko ikasleek parte hartuko dute.

Pasaiako haurrak euskarazko bideojokoen mundura gerturatzeko saio bereziak antolatu ditu Game Erauntsia elkarteak. Aurrez aurreko saioak egingo dituzte Pasaiako LH 5, LH 6, DBH 1 eta DBH 2ko ikasleekin. Antolatzaileen arabera, egitasmo honen helburu nagusia “euskara aisialdian sustatzea” da, “bideo jokoak hizpide hartuta”. Eztabaida talde batzuen bidez bideojokoen hizkuntza erabilerari buruzko gogoeta ere egingo dute gaztetxoek. Saioek ordu eta erdi inguruko iraupena izango dutela aurreratu dute. Lau barrutietan izango dira saioak, ondorengoak:

  • Otsailak 3 (larunbata da): Pasai Antxoko Kultur Etxean.
  • Otsailak 17 (larunbata da): Pasai Donibaneko kurturgunean.
  • Martxoak 2 (larunbata da): Pasai San Pedroko Udal Aretoan.
  • Martxoak 9 (larunbata da): Trintxerpeko Alkateordetzan.

Parte hartu nahi dutenek lotura honetara jo beharko dute sarrerak erreserbatzeko.

 
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.