Peru izango dute hizpide Jabetze Eskolaren urteko lehen saioan

Urteko lehen saioa egingo dute hilaren 31n (asteazkena da). Maria A. Quispek gidatuko du ordukoa.

Eskolaren barruan irratia egindako saio baten irudia.

Jabetze Eskolaren aurtengo lehen saioa egingo dute hilaren 31n (asteazkena da). Peru izango dute hizpide urteko lehen saio honetan. Jatorri askotariko emakumeak elkartu nahi dituzte, haien artean “elkar ezagutzeko eta sareak sortzeko” asmoa baitu egitasmoak. Maria A. Quispek gidatuko du saioa.

17:00etan jarri dute hitzordua, Trintxerpeko Alkateordetzan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.