Ostegunean, urteko lehen udalbatzarra Lezon

Zazpi puntu landuko dituzte herriko hamahiru zinegotziek 19:00etan hasiko den plenoan. EH Bilduren mozio bat dago, tren zerbitzuari buruzkoa.

Udaletxean izango da udalbatzarra, 19:00etan.

Ostegunerako deitu du Mikel Arruti alkateak 2024ko lehen udalbatzarra. 19:00etn hasiko da, udaletxeko areto nagusian. Osotara zazpi puntukoa izango da. Honakoak dira hamahiru zinegotziek landuko dituzten aztergaiak:

  • 2023ko azaroaren 29ko ohiko udalbatzarraren akta onartzea.
  • 2024ko ekitaldirako Oarsoaldeko taxi tarifak onartzeko irizpena.
  • Etxez etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko hitzarmenaren luzapena.
  • Udal kontu hartzailearen txostenen berri ematea.
  • EH Bilduren mozioa. Gaia: Irun eta Brinkola arteko Adifen trenbidea eta Renferen aldiriko zein distantzia erdiko zerbitzuak hobetzea.
  • Alkatearen, organo kolegiatuetako udal ordezkarien eta delegatuen txostenak.
  • Galde eskeak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.