Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Kontsumitzaileen erreleboa ezinbestekoa delako

Azken bonu kanpainaren balorazioa egin du udalak Errenteriako Merkatua, Ostari eta Errenkoaldeko ordezkariekin batera. Saltokien erreleboa bezain garrantzitsua dela kontsumitzaileen erreleboa esan du Aizpea Otaegi alkateak.

Ezkerretik eskuinera, Maika Martin, Mendeku Muñoz, Leire Mazizior, Maixabel Alfonso, eta Aizpea Otaegi.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/01/24

Tokiko ehun ekonomikoa indartzeko bosgarren bonu kanpaina  abiatu zuen joan den urteko irailean Errenteriako Udalak sektoreko eragileekin elkarlanean. Bosgarren kanpaina horrek berezitasun bat izan du, gazteei begirakoa izan da, zehazki, 18-35 urte arteko herritarrei begira antolatu da, gazteen kontsumo ohituretan eragiteko asmoarekin.

Garrantzitsua da tokiko establezimenduek erreleboa bermatua izan dezaten, baina hori bezain garrantzitsua dela erosle edo kontsumitzaileen erreleboa lehen lerroan jarri du Aizpea Otaegi alkateak. Errenteriako Merkatua, Ostari, eta Errenkoalde elkarteak eta Leire Mazizior Garapen Ekonomikoko zinegotziarekin batera azken bonu kanpainaren balorazioa egiteko agerraldian adierazi du hori Otaegik, “gazteei begirako kanpaina egin izana horrekin lotuta dago. Izan ere, badago identifikatua herrian kontsumitzen dutenak adin tarte batetik gorakoak direla” Esperimentatzearen garrantzia aipatu du gainera, “probatu behar dugu ea zenbateraino garen gai gazte jendeak herrian kontsumitzeko ohitura har dezan, hori izan da helburua azken kanpaina honetan”.

Maziziorrek eman ditu bonu kanpainari lotutako datuak. Gazteen erosketa ohituren gaineko azterketa egin zuela udalak urte hasieran azaldu du eta ondorioztatu zutela eragin beharra zegoela kontsuma ohitura horietan: “Herriko komertzio, ostalaritza eta zerbitzuen ezagutza handia ez dutela eta kanpora jotzen dutela erostera ikusi genuen”. Kanpaina “arrakastatsua” izan dela esan du Maziziorrek. Udalak 350.000 euro bideratu ditu denera  bonu kanpainara eta 18-35 urte arteko gazteei helarazitako bonu horien %63a erabili da —44.017—, “2022an lortutako erabilera kopuru antzekoa izan da azken kanpainakoa ere. Gazteak gure komertzioetan ikusi ditugu, eta erabilitako estrategiak funtzionatu egin du, beraz”.

Bonuak gehienbat dendetan erabili dira, “batez ere arropa dendetan eta harategietan”. Ostalaritzan aurreko kanpainekin alderatuta igoera izan du bonu erabilerak, %4 egin du gora, bereziki gastronomiara bideratutako negozioetan Maziziorrek azaldu duenez.

Igoera ere kanpainara atxiki diren saltokietan ere, “200ek hartu dute parte bosgarren kanpainan, aurreko ekitaldian baino 19 gehiago, eta hori ere positiboa da”.

Aurten bonu kanpaina martxan jarriko duela udalak baieztatu du Garapen Ekonomikoko zinegotziak, eta horretarako eragileekin elkarlanean ariko direla, orain arte bezala, estrategiak zehazteko.

Balorazio positiboa bertaratu diren eragileen aldetik ere. Ostariko Mendeku Muñozek tokiko merkataritza dinamizatzeko ekintza oro positibotzat jo du, “hasieratik izan zuen bonu kanpainak harrera paregabea, oso iniziatiba interesgarria da”. Bide beretik jo du Maixabel Alfonso Errenteriako Merkatua Elkarteko kideak, “merkataritzari on egiten diote kanpaina hauek zalantzarik gabe, tokiko ekonomiari eragiten dio. 30-35 urte arteko jendea ikusi dugu batez ere gure kasuan merkatuan”.

Bonuen erabilerraztasuna nabarmen jarri du Errenkoaldeko presidente Maika Martinek, “arropa erosteko, okindegian, elikagai dendetan erabiltzea duzu. Gazteei begira egitea kanpaina, egindako lan bati erantzuten dio. Interesgarria iruditu zitzaigun lehentasuna ematea gazteei. Finean, beraiek dira, gazteak, une honetan zailtasun gehien dituztenak dirua eskura izan eta kontsumitu ahal izateko”.

Gazte jendeak herrian, tokiko establezimenduetan erosteko ohitura hartzeari garrantzia eman dio Otaegik, eta hori behar duela izan helburua gaineratu, “gazteak kontsumitzen ikusi ditugu, baita gazte horien familiak bonuak erabiltzen ere, eta hori ondo dago, izan ere bonuak nominalak ez izateak hori ahalbidetu duelako. Aldi berean esanguratsua da gazte batek herrian bonu horiek non erabili ez identifikatzea edo ez baliatzea; horrek ere zerbait esaten digu, eta hor eragin behar dugu hain justu ere. gauza berriak esperimentatzen jarraitu behar dugu etorkizuna izan nahi badugu herri gisa eta merkataritza eta ostalaritza bizi bat nahi badugu ezinbestekoa da gazteek herrian kontsumitzea”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.