Topoko obretara bisita egin dute gaur udaleko, Jaurlaritzako, ETSko eta SOS Antxo herri plataformako kideek. Obrak erdira iritsi direla berretsi ahal izan dute.
Oiartzungo Udalak mantenu-lanetarako ofizial bat eta balio anitzeko hiru peoi kontratatu ditu, Oarsoaldea Garapen Agentziarekin elkarlanean.
Azken bonu kanpainaren balorazioa egin du udalak Errenteriako Merkatua, Ostari eta Errenkoaldeko ordezkariekin batera. Saltokien erreleboa bezain garrantzitsua dela kontsumitzaileen erreleboa esan du Aizpea Otaegi alkateak.
Itsas zakarrontziaren iazko datuak argitaratu berri ditu Mater Museo Ekoaktiboak.
Larunbateko muxikoen dantza emanaldiak trafikoan eragina izango duela jakinarazi du Udaltzaingoak.
Aurreko astean lehen banaketa egin zuten Zituenen.
Batzar irekia antolatu dute larunbatean 11:00etan Errenteria-Oreretako Merkatuzarren.
Oarsoaldeko deialdia egin dute iraileko azkeneko larunbaterako. Oraindik gorpuzten ari dira ideia, baina bazkaria eta afari-merienda egitea da asmoa.