Errugbi taldea sortuko dute Oarsoaldean

Batzar irekia antolatu dute larunbatean 11:00etan Errenteria-Oreretako Merkatuzarren.

Oarsoaldean errugbi taldea sortu nahi dute, eta larunbatean egingo dute urratsa. Bilerara deitu dute Merkatuzarren hilaren 27an, 11:00etan. Klubaren eta rugby eskolaren egituraketa, eta lan plana eta aurrekontua landuko dituzte bilera horren barruan.

Larunbateko bilera horretan, formalizatu egingo dute errugbi eskola eta datorren denboraldian Oarsoaldeari erantzungo dion Orereta Rugby Taldea martxan izango da. Interesa duen herritar oro deitu dute parte hartzera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.