Sugaar sukalde komunitarioa aurkeztuko dute
Aurreko astean lehen banaketa egin zuten Zituenen.
Sugaar Oreretako sukalde komunitarioa aurkeztuko dute bihar, osteguna, 18:00etan Torrekuako hirugarren solairuan. Basajaun elkartearen Herrerako sukaldetik Grosen banaketa nodoa ireki ondoren, banaketa nodo berrietan lanean ari dira eta Errenteria-Oreretakoa martxa hartzen ari da dagoeneko. Aurreko asteko astelehenean, lehenengo banaketa egin zuten Zituenen.
Biharko aurkezpenaren bidez, izan daitezkeen zalantzak argitu eta bazkide berriak lortzen jarraitzeko baliatuko dute, eta parte hartzera deitu dute.
Sugaar sukalde komunitarioaren bazkide egiten direnek jasotzeko prest dauden menuak jaso ahalko dituzte astean behin edo bitan. Osasuntsua, ekologikoa eta tokikoa jateko aukera ematen du Sugaarrek: “Proiektuarekin bat eginda, gainera, tokiko merkataritzari, tokiko ekoizleei, eta herritarren ekimen solidarioei lagunduko diete bazkideek kontsumitze hutsagatik”.
Informazio gehiagorako egin klik hemen. Telefono zenbakia, berriz honakoa da: 642 18 33 76.