Arkahitzak saioa bihar, Arkaitzan
Xenpelar Bertso Eskolak eta Arkaitza tabernak antolatzen dute ArkaHitzak zikloa.
Arkaizta tabernan izango da saioa, ohi bezala, 23:00etan hasita. Xenpelar Bertso Eskolak eta Arkaitza tabernak antolatzen duten ArkaHitzak zikloaren barruan, bihar bertso saioa egingo dute Arkaitza tabernan. 23:00etan hasiko da emanaldia. Iker Ormazabal Ojeda Tturko, Lierni Rekondo Villaron, Josu Ibarguren Elosegi, eta Maddi Ane Txoperena Iribarren bertsolariak eta Emaitz Murua Arzallus gai jartzaile arituko dira biharko saioan .
Antolatzaileek herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera.
