Auzo batzarren lekukoa, Beraunek hartuko du
Asteazkenean, hilak 31, egingo dute auzo batzarra Beraunen. Ongi Etorri auzo elkartean izango da 18:00etan hasita.
Azken asteetan Lartzabal, Agustinak, Gabierrota eta Zamalbideko auzo batzarrak egin ondoren, Beraunen txanda helduko da datorren asteazkenean, hilak 31. Ongi Etorri auzo elkartearen ekitaldi aretoan izango da batzar hori, 18:00etan hasita eta Aizpea Otaegi alkatearekin batera, Bernar Lemos eta Maite Gartzia zinegotziek hartuko dute parte.
Udalak bileran parte hartzera deitu ditu auzotarrak. Izan ere, horien bidez, lehen eskutik jaso nahi dute udal ordezkariek herritarren kezka eta premien berri, baita ekarpenak ere. Halaber, auzo bakoitzean egin asmo dituzten proiektuen berri emango diete bizilagunei.
