Euskararen erabileraren gaineko ikerketa abiatu du Oreretako Gazte Asanbladak
Galdetegi bat prestatu dute ikerketa hori egin ahal izateko.
Oreretako Gazte Asanbladak ikerketa abiatu du euskararen erabileraren gainean. Euskararen egoera eta gazteen artean zein erabilera duen ezagutzeko lanean hasi da Oreretako Gazte Asanblada. Ikerketa egiten ari da Errenteria-Oreretako gazteen artean euskararen erabilera zenbatekoa den jakiteko. Horretarako, galdetegi bat jarri dute martxan.
Zintzotasunez betetzeko eskatu dute, ikerketaren emaitzak errealitatearen isla izan daitezen, eta horretarako galdetegi horien erantzunaren anonimotasuna bermatu du.
