Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Palestinaren alde manifestaziora deitu du Orereta Palestinarekin Herri dinamikak

Otsailaren 17an izango da manifestazioa, 17:00etan. Horri begira, Errenteria-Oreretako zein Oarsoaldeko elkarte eta eragileen atxikimendua biltzen hasi da dinamika.

Manifestazio jendetsua joan den urriaren 20an Palestinaren alde Orereta Palestinarekin Herri dinamikak deituta.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/01/25

Mobilizazio handia egin nahi dute, ahalik eta jendetsuena, eta horri begira lanean hasi da Orereta Palestinarekin Herri dinamika. Otsailaren 17an manifestaziora deitu du dinamikak, 17:00etan. Horri begira, gainera, atxikimendu kanpaina abiatu berri du Errenteria-Oreretako zein Oarsoaldeko gainontzeko herrietako elkarte, eragile eta norbanakoen atxikimendua jasotzeko.

Gogora ekarri du, lau hilabete beteko direla, “Estatu sionistak Palestinako herriaren aurkako inoizko erasorik bortitzena” abiatu zuenetik, eta aurretik, hamarkada luzeetan jasan izan behar dituela hamaika eraso, “lurraren lapurreta, derrigortutako desplazamendua, okupazioa, apartheida, sarraski eta atxiloketak… Finean, Palestina eta palestinarrak desagerraraztea da estatu sionistaren helburu behinena, eta azken hilabeteetakoa genozidioa da edozeinen begietara”.

Egoeraren aurrean, Palestinako herriari elkartasuna adierazi eta pairatzen ari den sarraskia salatzea dutela helburu gaineratu du herri dinamikak. Hiru hilabete pasa da dinamika martxan jarri zutela egoerarekin kezka zuten hainbat herritarrek, eta ordutik, hainbat ekintza antolatu dituzte: “Elkarretaratzeak, Palestinako banderen banaketa, kotxe karabanak, hitzaldiak, eta udalean mozioa ere aurkeztu genuen“. EH Bilduk eta Elkarrekin Errenteriak babestu zuten mozio hori, eta PSE-EEk, EAJk eta PPk kontra egin zuten.

Datuak ere eman ditu dinamikak atxikimenduak jasotzeko prestatu duen idatzian: 25.000tik gora palestinar hil ditu Israelek pasa den urriaz geroztik; horietatik 10.000 haur eta nerabeak.

Otsailaren 17ko manifestazioa Herriko Plazatik abiatuko da, Erresistentziaz Palestina askatu leloarekin 17:00etan. Hura iragartzeko, agerraldi jendetsua iragarri du Orereta Palestinarekin taldeak. Otsailaren 12an izango da, astelehenarekin, 19:00etan Herriko Plazan.

Atxikimendurako agiria hemen klik eginda deskarga daiteke. Online ere egin atxikimendua egin dezakete interesdunek. Egin klik hemen horretarako.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.