Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Autobus urbanoak inoizko erabilera daturik handienak izan ditu

Aldundiak lizitaziora atera du Oarsoaldea, eta Irun eta Hondarribiko garraio zerbitzua. Kezka azaldu du gobernu taldeak, proiektu berriak "murrizketak" ekarriko dizkiolako zerbitzuari eta "herritarrak kaltetu".

Aipzea Oategi (erdian) Yolanda Martin eta Bernar Lemos zinegotziekin gaur eguerdian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/01/26

Herri barruko autobusaren eta Lurraldebuseko lizitazio berriaren balorazioa egin du udal gobernuak, urte berria hastearekin batera. Galtzaraborda hiribidean egin dute agerraldia gaur eguerdian, Aizpea Otaegi alkateak, Bernar Lemos Trafiko eta Garraio zinegotziak eta Yolanda Martin Ingurumen zinegotziak. Garraio publikoa “estrategikotzat” jo du Otaegik, izan ere, mugikortasun jasangarriago bat sustatu eta irisgarritasuna hobetzeko gako da. Horren harira, udal gobernuak, herri barruko garraioa eta irisgarritasuna hobetzeko duen “konpromisoa” lehen lerroan jarri du eta horren adierazgarri, azken urteetan Errenteria-Oreretan eraiki diren igogailuak, eta herri barruko autobus garraioaren alde azken urteetan egin den apustua.

Aitortu du pandemiak eragin egin ziola autobus urbanoaren erabilerari, baina iazko datuek erakutsi dute erabiltzaile kopurua berreskuratu ez ezik, gainditu ere egin dela: “Pandemia aurreko erabiltzaile kopurua %5 gainditzea lortu genuen iaz. Uste dugu pozik egoteko eta ospatzeko moduko datua dela, eta zor zaiola garraio publikoa hobetzeko egiten dugun etengabeko ahalegin horri, baita ere, 2023tik prezioak erdira jaitsi izanari”. 2022arekin alderatuta, %19 egin du gora erabilerak, eta lehenengo aldiz, 775.000 bidaien kopurua gainditu du.

Apustua “argia” dela erantsi du alkateak, “garraioa eta irisgarritasuna, unibertsala izan dadin”. Gaur egun dagoen hiri barruko garraio sistema ez dela behin betikoa ere esan du, ez duela gobernu taldeak uste finkatuta gelditu behar duenik, “garraioa etengabe hobetzeko ikuspegia dugu eta horretarako oso baliagarriak zaizkigu besteak beste, oraintxe egiten ari garen auzo batzarrak. Iaz garraio sarean egin genituen hobekuntzak hain justu, auzo batzarretan jasotako proposamenetatik datoz. Badago entzuketa etengabeko bat, garraioa hobetzen joateko. Hiri garraioak kostu bat dauka udalarentzat, baina bizi dugun testuinguru ekosozialak, eta bestalde, herritarrei irisgarritasuna bermatzeko apustuak merezi duela”. Aurten, 870.000 euro bideratuko ditu Errenteriako Udalak garraio publikora.

Lurraldebusen zerbitzuan “murrizketak” egingo direla-eta kezka

Balorazioa egiteko unean, Lurraldebuseko lizitazio berriaren gainean ere mintzatu da Otaegi. Hala gogora ekarri du Errenteria-Oreretak baduela herri arteko garraio sistema bat, “sistema horren barruan Ekialdebus garrantzitsua da Bidasoarekin zein Oarsoaldeko beste herriekin, baita Donostiarekin komunikatzeko ere, eta kezkaz bizi dugu oraintxe Gipuzkoako Foru Aldundiak lizitaziora atera duen proiektua”. Datozen hilabeteetan proiektu horren arabera gauzatuko da antolaketa berria, eta Errenteria-Oreretak izango duen zerbitzuarekin “kaltetua” aterako dela nabarmen jarri du udal agintariak, “Zehazki Beraun auzoa eta Donostiako ospitalea lotzen dituen E15 linea bertan behera uztea aurreikusi du aldundiak. Jendeak erdialdera jo beharko du ospitalera doan linea hartzera. Bestetik, Errenteria  Hondarribia eta Irunekin lotzen dituen E20 eta E26 lineak ere”.

Aldaketa horrekin Errenteria Bidasoako ospitalearekin loturarik gabe geldituko dela salatu du Otaegik, eta proiektu berriaren arabera Hondarribi edo Irunera joan nahiko luketen herritarrek E27 linea hartu beharko dute, “horren Errenteria eta Hondarribia arteko bidaia denbora luzatzea ekarriko luke”.

Egun indarrean diren hiru linea ezabatzearekin batera, hainbat lineetan “frekuentziak jaistea” ere ekarriko duela proiektu berriak gaineratu du alkateak, eta horrekin ere kezka azaldu: “E27aren kasuan, orain arte larunbat eta igandeetan 30 minutuz behin goizez eta 20 minutuz behin arratsaldez pasa ohi den autobusa, aldundiaren proiektu berriarekin,  60 minutuz behin pasako litzateke. Horrek Lintzirin eta Lanbarren poligono industrialekin Errenteriak duen lotura kaltetuko lukeelarik”.

Murrizketa gehiago beste frekuentzietan ere Otaegik nabarmendu duenez, “Beraun auzoa eta Donostia lotzen dituen E05 linearen kasuan frekuentziak gutxituko dira, zenbait ordutan 15 minutuz behin beharrean, 20 minutuz behin izatera pasako da. Asteburu arratsaldeetan berriz, 20 minutuz behin izan ordez, 30 minutuz behin izatera pasako da”.

Lizitazio berria azaltzeko aldundiko Mugikortasun departamentuak hilaren 15ean bilera antolatu zuen Oarsoaldeko herrietako eta Irun eta Hondarribiko alkateekin. Bertan proiektuan aldaketak egiteko aukeraz galdetu zutela azaldu du Otaegik, “aldaketak egiteko aukerarik ez zegoela  adierazi zuten  aldundiko ordezkariek. Kezka dugu, Errenteriarrentzat murrizketak suposatuko dituelako proiektu berri horrek, eta hori horrela, udal gobernuak proiektua berrikus dezala eskatu dio aldundiari, garraio publikoaren kalitatea kaltetu ez dezan”.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.