Hiru kilogramo kalamu atzeman ditu Ertzaintzak haren etxean. 33 urte ditu atxilotutako gizonak.
Lezoko Udaleko Euskararen Normalizaziorako VII. Plana osatzeari ekin diote udalean. Langileekin lehen batzarra egin dute.
Aldundiak lizitaziora atera du Oarsoaldea, eta Irun eta Hondarribiko garraio zerbitzua. Kezka azaldu du gobernu taldeak, proiektu berriak "murrizketak" ekarriko dizkiolako zerbitzuari eta "herritarrak kaltetu".
Giza eskubideen urraketen biktima gisa aitortu du Eusko Jaurlaritzak Karlos Saldise. Lezon hil zuten. Aitortza «berandu» iritsi dela diote haren arrebek.
Otsailaren 28ra arte eska daitezke hobariak, hainbat baldintza betetzen badira. Iaz 95 bizikidetza unitatek jaso zuten hobaria.
11 urte atzerrian emanda, etxera itzuli da txirrindularia, Laboral Kutxarekin hiru urterako sinatuta. Azken kontratua izango dela esan du, aitortu du etxean bukatu nahi duela bide profesionala.
Elkarretaratzea 19:30ean egingo dute Herriko Plazan.
Eragileek mozioa aurkeztu dute udalbatzak herriko bi anbulatorioen egoeraren gaineko gogoeta egin dezan.
Kezka azaldu du alderdi sozialistak, bere iritzirako "eskasa" delako Errenterian kultur programazioa.
Astelehenean zabalduko dute bigarren lauhilekoan izena emateko epea.
Instalazio berriari esker, inguruko etxebizitzetako eta ostalaritza-jardueretako hondakin-urak behar bezala tratatu ahal izango dira.
'Arnasa betean' filma emango dute otsailaren 1ean. Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufia zuzendariekin solasaldia egiteko aukera egongo da ondoren.
Datorren asteartean abiatuko dute egitaraua, eta igandera bitarte denetik izango da: antzezlanak, proiekzioak, txapelketak, afaria, ikastaroak...