XXX. Kultur Asterako denetik antolatu du Pasaiako Udal Euskaltegiak

Datorren asteartean abiatuko dute egitaraua, eta igandera bitarte denetik izango da: antzezlanak, proiekzioak, txapelketak, afaria, ikastaroak...

txalaparta Besteak beste, txalaparta ikastaroa eskainiko diete pasaitarrei.

Pasaiako Udal Euskaltegiak XXX. Kultur Astea antolatu du datorren hilaren 30etik (asteartea da) otsailaren 4ra (igandea da) bitarte. Hainbat ekitaldi antolatu dituzte, ondorengoa da egitarau osoa:

  • Hilak 30 (asteartea): 10:00etan, amaHiru konpainiaren eskutik, Gaizki eta Duzhe dobre antzezlan laburren emanaldia; 15:00etan, 17:00etan eta 19:00etan, dokumental baten proiekzioa.
  • Hilak 31 (asteazkena): 19:00etan, euskaltegiko ikasleen arteko kultur txapelketa egingo dute euskaltegiko plazan.
  • Otsailak 1 (osteguna): 9:30ean, txalaparta saioa egingo dute Oreka TXx taldeko Harkaitz Martinez de San Vicenteren eskutik.
  • Otsailak 2 (ostirala): 20:00etan, afaria egingo dute Petritegi sagardotegian (autobusa doakoa izango da).
  • Otsailak 4 (igandea): 12:30ean, Santa Agedako korua Gudarien plazatik abiatuko da, Maider Arregi eta Josu Ibarguren bertsolariekin. Ondoren, luntxa izango da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.