Kultur programazioa "eskasa" dela uste du PSE-EEk

Kezka azaldu du alderdi sozialistak, bere iritzirako "eskasa" delako Errenterian kultur programazioa.

Lekuona eraikina. Argazkia: PSE-EE

Kezka azaldu du alderdi sozialistak, bere iritzirako “eskasa” delako Errenterian kultur programazioa. EH Bildu eta gobernu taldeari, Errenteriari “kultur iluntasuna” ezartzea egotzi die Isaac Palencia sozialisten bozeramaileak: “Errenteria bere kultur esentzia galtzen ari da”. Gainera, auzoetan ez dagoela apenas programaziorik salatu du, eta auzoetako jaietan udalak egiten duen inbertsioa ere ez dela nahikoa “herritarren beharrak” asetzeko esan du.

Lekuona fabrikaz ere aritu da sozialista: “Lekuona auditorioa ere — Sorlekua du izena— iluntasunean murgildu dute, ez baititu udalak hiru ikuskizun baino programatu iraila eta abendu artean. Horrek nabarmen utzi du aniztasun kulturala zabaltzeko dagoen interes eskasa, herritarrei kulturarako sarbidea mugatuz”.

Kultur politikaren “berrikuspena” egiteko eskatu dio gobernu taldeari azkenik PSE-EEren eledunak, “programazioari begirako inbertsioa handituz, ikuskizunen dezentralizazioa bultzatuz, Lekuonaren Sorlekua biziberrituz, eta gure jaiei merezi duten garrantzia emanez”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.