Azken Ostirala dinamika abiatuko dute gaur Errenteria-Oreretan
Elkarretaratzea 19:30ean egingo dute Herriko Plazan.
Azken Ostirala egingo dute gaurtik, hileko azken ostiralero Sare Herritarrak eta Etxerat elkarteak. Sare Herritarrak eta Etxerat elkarteak deituta Azken Ostirala egingo dute gaur. Gaurko elkarretaratzearekin abiatuko dute dinamika berria. Hilean behin, euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen alde egitea, salbuespen egoera amaitu eta lege arrunta aplikatu dadin eskatzea da iniziatibaren helburua.
Elkarretaratzea 19:30ean egingo dute Herriko Plazan.
