Iztietako eta Beraungo anbulatorioen gabeziak, udalbatzarrera
Eragileek mozioa aurkeztu dute udalbatzak herriko bi anbulatorioen egoeraren gaineko gogoeta egin dezan.
Errenteriako Udaleko 21 zinegotziek ohiko osoko bilkura egingo dute asteartean, hilaren 30ean. 18:30ean hasiko da, udaletxeko areto nagusian. Zazpi aztergai izango dituzte hautetsiek eztabaidatzeko, horien artetik bi mozio. Lehena gai zerrendan PSE-EEk aurkeztutakoa da, nerabeen artean teknologia berriak erabiltzeari buruzkoa. Bigarrena “Beraun eta Iztietako anbulatorioetan lehen mailako arreta defendatzea” eskatuko duena da, herriko hainbat eragilek aurkeztua, eta Elkarrekin Errenteria osatzen duten alderdi politikoek sinatua.
Bestelako bost puntuak tramitezkoak dira. Beraz, mozioen atala izango da urteko lehen plenoaren unerik esanguratsuena. Aztergaien zerrenda osoa ikusteko klik egin hemen.